XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ogasun eta Finantza Saila

ZERGA POLITIKAREN ZERBITZUA

Abenduaren 14ko 2.825/1994 FORU AGINDUA, ondokoak onetsiko dituena: 1995 eta 1996.eko ekitaldietako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea ezartzeko zeinu, indize eta moduluak; eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuaren moduluak eta indize zuzentzaileak; bai eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuaren 1995. urterako moduluak eta indize zuzentzaileak, zerga horren araudiko 37.1.2gn. artikuluko alorretakoak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 27 eta 28. artikuluetan, eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 37 eta 38. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua

Xedapen batzuk onestea, izan ere, ondokoak araupetuko dituztenak: 1995 eta 1996.eko ekitaldietako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea ezartzeko zeinu, indize eta moduluak; eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuaren moduluak eta indize zuzentzaileak.

2. artikulua

Xedapen batzuk onestea, izan ere, ondokoak araupetuko dituztenak: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea ezartzeko zeinu, indize eta moduluak, baina hiru jarduerari bakarrik dagozkien ginoan, izan ere, oso bereziak direnez, aurreko artikulukoetatik aparte araupetzen dira: abelurgintza, gaur egun landa-turismoa lagun duela; basogintza; eta itsasbazterreko arrantza.

3. artikulua

Xedapen batzuk onestea, izan ere, ondokoak araupetuko dituztenak: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuaren 1995. urterako moduluak eta indize zuzentzaileak, zerga horren araudiko 37.1.2gn. artikuluko alorretakoak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geldituko da, 1995.eko ekitaldiari dagokionez, abenduaren 14ko 3.246/1993 Foru Agindua, zeinek zeinu, indize edo moduluak onetsi zituen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea 1994 eta 1995.eko ekitaldietan ezartzeko.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egun berean jarriko da indarrean, eta ondorenak 1995.eko urtarrilaren 1az gero sortaraziko ditu, baina onetsi diren xedapenetan ezarritako epeetan eta baldintzekin.

Bilbon, 1994.eko abenduaren 14an.

Ogasun eta Finantzen foru diputatua,

IÑAKI GOIRI BARRON